Eskaintzen

duguna

TALENTUA SUSTATZEA

% 100 GAI DIREN PROFESIONALENTZAKO LANERATZE-IBILBIDEA

Pertsona bakoitzaren potentzial eta gaitasunei erantzuteko ibilbide pertsonalizatuak diseinatzen ditugu Lantegi Batuak-en.

Lanpostuak egokitu eta plan indibidualizatuak lantzeko metodologiak erabiltzen ditugu. Horretarako, Lantegi Batuak erakundeko diziplina anitzeko talde batek garapen profesionalean laguntzen dio pertsona bakoitzari.

ORIENTAZIOA

Pertsona bakoitzari arreta pertsonalizatua ematen zaio, lana lortu eta hori ahalik eta ondoen garatzen laguntzeko, bere helburuak definituz. Pertsona bakoitzaren talentu eta gaitasunen arabera lanposturik egokiena zein den aurkitzen saiatzen gara.

PRESTAKUNTZA

Gaitasunen eta garapen profesionalaren araberako prestakuntza egokitua garatzen dugu. Lanbide heziketa oinarrizkoa da desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko.

OKUPAZIOA

Gaikuntza eta lanaren bidez, pertsonen laneratzea, gizarteratzea eta garapen pertsonala bideratzen ditugu. Horretarako, zerbitzu okupazionalean trebetasunak hobetu, autonomia garatu eta bizi-kalitatea hobetzeko beharrezko tresnak eskaintzen ditugu.

ENPLEGUA

Desgaitasuna duten pertsonek beren gaitasun eta aurreikuspenen araberako postuetan lan egiten dute, sektore lehiakorretan, eremu malguetan, bai industria zentro eta zerbitzu ekipoetan, baita laguntza eta kudeaketa arlo guztietan ere.

EZAGUTU HAIEN ESPERIENTZIA

Gure taldeko kide diren pertsonen egunerokoa nolakoa den azalduko dizugu. Ezagutu beren esperientzia, eta nola murgildu ziren lan merkatuan.

+3.200

Pertsona baino gehiago gure zentroetan lanean

81%

Desgaitasunen batekin

+8.000

Ordu baino gehiago lanerako orientaziora bideratuta

+48.000

Ordu baino gehiago urtean prestakuntzara bideratuta

+500

Pertsona hautatzen dira urtean

LAN EGIN LANTEGI BATUAK-EN

Diziplina anitzeko taldeetan, eremu aurreratu eta lehiakorretan lan egingo duzu, oinarri teknologikoarekin eta zure gaitasunak sustatzeko laguntzarekin.

IKUSI ESKURAGARRI DAUDEN ESKAINTZAK