Laguntza-produktuak
Laguntza-produktuak
Laguntza teknikoen alokairu edo erosketa
Zure beharrizanetara egokitutako laguntza-produktuen aukera zabala duzu eskura, alokatu edo erosteko. Kasu bakoitza aztertzen dugu, konponbiderik egokiena aurkitzeko asmoz.
- Arreta pertsonalizatua: zure zirkunstantzien araberako konponbiderik onena aholkatuko dizugu.
- Arintasuna: 72 ordu baino gutxiagoan etxean izango duzu behar duzuna.
- Malgutasuna: alokatu daiteke, erosteko aukerarekin, gerora beharrizana iraunkor bihurtzen bada.
- Erosotasuna: gestio guztiak telefonoz egin daitezke, etxetik mugitu gabe.
- Zerbitzu integrala: garraioaz, instalazioaz, mantentze-lanez eta desmuntatzeaz arduratuko gara.
- Esperientzia: 10 urtetik gora daramagu partikular, egoitza eta gizarte zerbitzuekin lanean.
- Kalitatea: Laguntza teknikoen arloko marka onenekin lan egiten dugu.
Jarraitu nabigatzen eta deskargatu gure katalogoak. Bertan aurkituko dituzu alokatu edo erosteko atseden-produktuak (ohe artikulatuak, alboetako barrak eta trapezioak, eskaren aurkako koltxoiak, eta abar), mugikortasunerako produktuak (eskuzko gurpildun aulkiak eta artikulatuak, scooterrak, ibiltzeko tresnak eta abar), Eta jasogailu eta leku-aldatzeko produktuak (beldar-ibilgailuak, transferentzia-garabiak, eta abar).
Eta, gogoan izan, edozein zalantza baduzu edo argibiderik behar baduzu, deitu doako telefono honetara: 900 701 060.
(DOAKO TELEFONOA)
ATSEDENA
Aurkitu behar duzuna: ohe artikulatuak, ohe jasogailuak, alboetako barrak, trapezioa, eskaren aurkako koltxoia…
Deskargatu atsedenaren katalogoaMUGIKORTASUNA
Mugikortasuna errazteko elementu guztiak: eskuzko gurpildun aulkiak, gurpildun aulki elektrikoak, scooterrak, ibiltzeko tresnak, propultsio sistema elektrikoak…
Deskargatu mugikortasunari buruzko katalogoaJASOTZEA ETA LEKU-ALDATZEA
Pertsonak mugitu eta lekuz aldatzeko laguntzak aurkituko dituzu, hala nola transferentzia-garabiak, beldar-ibilgailuak eta abar.
Deskargatu jasotze eta leku-aldatze produktuen katalogoa