Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
Nov 12

Lantegi Batuak fundazioak Txemi Cantera gizarte ekonomiako nazioarteko saria lortu du

2010eko azaroak 12 – Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteak (ASLE) “Txemi Cantera Nazioarteko Saria 2010” eman dio Lantegi Batuak fundazioari. Nazioarteko sari horrek hogeigarren edizioa du aurtengoa, eta bere helburua da dagokion aintzatespena ematea “gizarte ekonomiako printzipioak, hau da, parte-hartzea, demokrazia eta elkartasuna defendatzen dituzten pertsona edo erakundeei”. Lantegi Batuak-ekin batera, Gureak erakundeak ere eskuratu du saria.

Erakunde bi-biei beraien lana aintzatetsi zaie; “gizartean duten eragin handia, eta urritasunen bat duten pertsonak laneratzeko kudeaketan erakutsi duten arrakasta; babestutako enplegu-zentroentzat eredugarri izateaz gain, bestelako enpresentzat ere jarraibide baitira, erakutsi duten kudeaketa eta berrikuntza gaitasun bikaina dela eta”. Sari-banaketa ekitaldia Bilbon egingo da, azaroaren 25ean.

Lantegi Batuak irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta bertan, urritasuna duten 2.300 pertsona baino gehiagok egiten dute lan. Horietatik %70ek adimen urritasuna dute, %25ek urritasun fisikoa edo zentzumenezkoa, eta %5ek buruko gaixotasunen bat.

Egoera ekonomiko larria bizi dugun arren, 2009an, Lantegi Batuak-ek urritasuna duten pertsonen (lan-merkatuan sartzeko zailtasun handiak dituen kolektiboa da; langabezia-tasa %30etik gorakoa da Bizkaian) enpleguari eusteaz gain, 48 lanpostu berri sortu ditu. Gainera, Lanerako (www.lanerako.com) programaren bitartez, urritasuna duten beste 24 pertsonari enpresa arruntetan lan egiteko aukera eman die.

Enplegu-sortze hori zerbitzuen sektorean dibertsifikatzeko estrategiari esker lortu da gehienbat; izan ere, sektore horretan hazkunde handia izan du Lantegi Batuak-ek; esaterako, lorezaintzan, garbiketan, kanpoko zerbitzuetan, digitalizazioan, dokumentuen kudeaketan eta zuzeneko publizitatean. Horretaz gain, zerbitzu berritzaileak garatu ditu: Etxejan (adineko pertsonei jatekoa etxera eramateko zerbitzua); Laguntek (lagungarri eta euskarri teknikoen alokairua), Hondata (dokumentu konfidentzialak suntsitzeko zerbitzua), eta BBK Bilbao Good Hostel (urritasunen bat duten pertsonek kudeat.

Pribatutasun politika Cookien politika