Etika eta

Gardentasuna

Gardentasuna

KUDEAKETA GARDENTASUNA

Gure erakundearen izaera eta ikuspegiari jarraituz, Gardentasunari buruz egin dugun VI. Txostenean gure erakundeari, kontuen emaitzei eta aurrekontuei buruzko informazio zehatza eman dugu.

Gardentasunari, informazio publikoari eta gobernantza egokiari buruzko 19/2013 Legea betetzeko xedez, txosten hori aurkeztu zuen enplegu bereziko lehen zentroa izan ginen. Gainera, administrazio publikoekin sinatutako hitzarmenei, diru-laguntzei eta ordainsariei buruzko informazioa eman dugu.

Gardentasunari buruzko txostena

GARDENTASUNARI BURUZKO TXOSTENA DESKARGATU

Etika

GURE PRINTZIPIOAK: ERRESPETUA, INKLUSIOA, AUTONOMIA, KALITATEA, ETENGABEKO HOBEKUNTZA ETA ALDAKETA SOZIALA

Lantegi Batuak erakundean erabateko konpromisoa hartu dugu integritate eta balio etikoekin Horren harira daukagu gure Kode Etikoa, pertsonak babesten dituzten arau eta printzipioekin; eta Jokabide Arauak, gure lana garatzen dugun bitartean nola jokatu behar dugun zehazteko.

Horiek egiteko, gure jarduera profesionala gidatzen duten praktika egokiak hartu ditugu abiapuntu moduan, gure ibilbide osoan zehar Lantegi Batuak erakundean sendotuz joan direnak, eta dagoeneko gure egiteko moduan oso txertatuta ditugunak.

BETETZEA

KUDEAKETA ETIKO ETA ARDURATSUAREN BERMEA

Lantegi Batuak erakundearen betearazte politikaren helburua legea betetzearen inguruan dugun konpromisoa erakustea da. Aldi berean, gure jardueraren kudeaketa etiko eta arduratsua bermatu nahi dugu.

BETEARAZTE POLITIKA DESKARGATZEA

Gure interes-taldeek eskura daukate kanal konfidentzial bat, Lantegi Batuakeko pertsonen jarrera irregular eta desegokien berri eta legez kontrako edo Kode Etikoaren aurkako jokabideen berri emateko.

Gertakari horien berri emateko, betiere, fede onez, helbide hau erabil daiteke: KanalanLB@lantegibatuak.eus. Araudia Betearazteko Batzordeak jakinarazpenak bideratuko ditu, Datuen Babesaren inguruko araudia betez eta konfidentzialtasuna bermatuz. Era berean, ikerketa guztietan bermatuko dira ikertutako pertsona guztien intimitatea, defentsa eta errugabetasunaren presuntzioa. Salaketa faltsuek lege ondorioak izan ditzakete.