GU

Lantegi Batuak

NOR GARA

KOHESIO SOZIALA ETA INKLUSIOA XEDE DITUEN BIZKAIKO EKIMENA GARA

Desgaitasuna duten pertsonei Bizkaian lan aukerak sortzen dizkien irabazi asmorik gabeko erakundea gara. Haientzat inklusioa, ahalik eta garapen handiena eta bizi kalitate onena lortzeko xedea dugu.  Gure bezeroen beharrizanak aukera moduan hartzen ditugu, desgaitasuna duten pertsonentzako lan aukerak sortzeko.

Lurralde mailako garapenean inplikatzen gara: Eskualde guztietan presentzia duen zentro eta zerbitzu sare baten bidez, bezero eta pertsonen gertutasuna bermatzen dugu, erakunde publiko eta gizarte eta enpresa erakundeekin batera lan egiten dugu.

Gorabidek sustatutako erakundea gara, Adimen-desgaitasuna duten Pertsonen aldeko Bizkaiko Elkartea.

DESGAITASUNA DUTEN PERTSONAK

ADIMEN-DESGAITASUNA DUTEN PERTSONAK

FAKTURAZIOA

AUTOFINANTZAKETA

BALIO BEREIZLEA

EHUNEKO EHUN GAI DIREN PERTSONEN PROIEKTUA GARA

Inklusioa eta garapen profesionala

Kalitatezko lan aukerak sortzen ditugu eta pertsonei beren prestakuntza eta gaikuntza ibilbidean laguntzen diegu, beharrezko babes indibidualizatuen bidez garapen profesionala lortzeko.

Ezagutzaren transferentzia

Gure kudeaketa eredu eta ikerketen bidez lortutako aurrerapenak partekatzen ditugu erakundeekin, denon artean gizarte inklusibo eta bidezkoagoa lortzeko.

Lehiakortasuna

Gure bezeroen emaitzetan inplikatzen gara eta beren beharrizanetara egokitutako konponbideak eskaintzen ditugu. Teknologia anitzetan oinarritutako erantzun integralak eskaintzen ditugu.

Parte-hartzea eta berrikuntza

Sarean landutako hainbat ekimenetan parte hartzen dugu, baita gizarte eta berrikuntza sozial eta profesionalari buruzko foroetan ere, sentsibilizazio eta sustapen ekintzen bidez.

ZIURTAGIRIAK

Bikaintasunarekin eta etengabeko hobekuntzarekin daukagun konpromisoa egiaztatzen duten agiriak.
Kudeaketa bikaintasuna

Kudeaketa bikaintasuna

Kudeaketa bikaintasuna

Kudeaketa Aurreratuaren Urrezko A, Eusko Jaurlaritzarena

Kalitatea

Kalitatea

Kalitatea

ISO 9001:2015

Automobilgintza, IATF 16949:2016

UL-Wiring Harnesses-Component

Prebentzioa

Prebentzioa

Prebentzioa

Laneko Osasuna eta Segurtasuna, ISO 45001:2018

Ingurumena

Ingurumena

Ingurumena

Ingurumen arloko Kudeaketa, ISO 14001:2015

 

Kontratistak

Kontratistak

Kontratistak

Kontratisten kalifikazioa administrazio publikoarekin, estatukoa nahiz erkidegokoa

Berdintasuna

Berdintasuna

Berdintasuna

Emakunderekin lankidetzan jarduten duen entitatea, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunean

Interes soziala

Interes soziala

Interes soziala

Eusko Jaurlaritzak Gizarte Intereseko erakunde izendatua.

 

Konpromisoa daukagu bikaintasunarekin

Konpromisoa daukagu bikaintasunarekin

% 100 gai diren profesionalak

AITORPENAK