Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
Mar 19

Desgaitasuna duten 2600 pertsona baino gehiago biltzen dituen Lantegi Batuak-ek 280 milioi euroko gizarte-balio integratua sortu zuen 2023an

La diputada general y la diputada de Acción Social visitan el centro Urkiola de Lantegi Batuak

Irabazi-asmorik gabeko erakundeak desgaitasuna duten pertsonentzako 59 lan-aukera berri sortu zituen iaz Bizkaian.

Elixabete Etxanobe diputatu nagusiak Etxebarriko Urkiola industrialdera egindako bisitan aurkeztu du 2023ko balantzea.

Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak, Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako foru diputatuarekin batera, Lantegi Batuak-eko Urkiola industria-zentroa bisitatu du gaur. Muntaia elektriko eta elektromekanikoetan espezializatutako zentro hau Etxebarrin dago.

Lantegi Batuak erakundeak Bizkaian duen hogeigarren zentroa da, eta Otxarkoagakoaren lekukoa hartu du, erakundeko zentrorik zaharrenetakoa. Urkiolak Bilbo Handiaren inguruan desgaitasuna duten pertsonen enplegu-eskaerari erantzuten dio. Gaur egun 162 pertsonak egiten dute lan bertan (% 29 emakumeak, % 71 gizonak), eta horietatik 140 desgaitasunen bat duten pertsonak dira.

Zentroa ekipamendu elektrikoko ondasunak mihiztatzen espezializatuta dago, eta bere jarduera energiaren sektoreko balio-kate osorako produktuen eta soluzioen sorkuntzan oinarritzen da, sorkuntza, kontrola, banaketa elektrikoa, energia berriztagarrietarako ekipamendua eta sare adimendunak barne.

Zentro berri hori abian jartzeko, Enaire, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren mendeko erakundearen laguntza izan du, desgaitasuna duten pertsonak laneratzeko eta enplegua sortzeko jardueretara bideratutako dirulaguntzen programaren barruan.

2023 urteko balantzea

Lantegi Batuak-ek 20 industria-zentro ditu Bizkaian – eskualde guztietan du presentzia –, eta, dibertsifikazioaren ondorioz, zerbitzu-sare zabala du (lorezaintza, garbiketa, dokumentu-kudeaketa, vending, mendekotasunari laguntzea), non desgaitasuna duten 2.635 pertsonak jarduten duten.

2023an, erakundeak 59 lan-aukera berri sortu zituen desgaitasuna duten pertsonentzat, horietatik 27 bere zentroen eta zerbitzuen sarean, eta 32 enpresa arruntetan. Gaur egun, adimen-desgaitasuna duten 140 pertsona ari dira lanean Bizkaiko sektore ezberdinetako enpresetan, Lantegi Batuak-en laguntza duen enplegu-programari esker.

Enpleguaren zifra horiek lortzeko, berriro ere funtsezkoa izan zen pertsonen prestakuntza-ahalegina, ez bakarrik alderdi teknikoenetan, baita autonomiarekin eta lan- eta gizarte-garapenarekin lotutako guztietan ere.

Bestalde, negozio-zifra 107,3 milioi eurokoa izan zen, eta erakundeak 3,07 milioi euroko inbertsioak egin zituen.

Industriaren arloari dagokionez, berriz ere nabarmentzekoa da sektore elektrikoan izandako jarduera handia. Zerbitzuen arloan ere urte exijentea izan zen, lizitazio garrantzitsuetan berrikuntzak egin baitziren: Zornotza eta Durango lorezaintzan, eta Birjinetxe GUFE garbiketan.

Lantegi Batuak-ek 2023an sortutako Gizarte Balio Integratua 280 milioi eurokoa izan zen. Balio horrek elkarreraginean dauden interes-taldeetan (desgaitasuna duten pertsonak eta haien familiak, administrazio publikoak, bezeroak eta hornitzaileak, etab.) sortutako inpaktua islatzen du. Kontabilitate Soziala aplikatuz lortzen da, Lantegi Batuak hamar urte baino gehiago erabiltzen ari den tresna.

2024-2026 Plan Estrategikoa

Lantegi Batuak-en plan estrategiko berriak funtsezko lau erronka ditu ardatz:

  • – Bere interes-taldeei sortutako gizarte-balioa handitzea
  • – Pertsonen garapena
  • – Bere merkatu-jardueraren hazkundea eta jasangarritasuna
  • – Garapen teknologikoa

Eta ibilbide horretan guztian, beti kontuan hartuta inklusioa, berdintasuna, euskararen sustapena eta GJHak, ahaztu gabe adinaren ezinbesteko kudeaketa (pertsonen zahartzea).

    • Lantegi Batuak irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua gara, desgaitasuna duten pertsonentzako lan-aukerak sortzen dituena eta Gorabidek sustatua (Adimen Urritasuna duten Pertsonen aldeko Bizkaiko Elkartea). 20 zentro eta zerbitzu-sare zabal bat ditugu Bizkaian, eta 3.100 pertsonak baino gehiagok egiten dute lan horietan; horietatik 2.600 baino gehiagok desgaitasuna dute. 2022an 280 milioi euroko Balio Sozial Integratua sortu genuen.
  • Outsourcing industrialeko zerbitzuak eta 1.000 bezero baino gehiagorentzako zerbitzuak ematen ditugu, eta gure kudeaketa funtsean pertsonengan, iraunkortasunean, berrikuntzan, ekintzailetzan eta bikaintasunaren bilaketan oinarritzen dugu, bai gure bezeroentzako zerbitzuetan, bai pertsonei laguntzeko zerbitzuetan. Ziurtagiri hauek ditugu, besteak beste: Kudeaketaren Bikaintasunaren Urrezko A, ISO 9001 (kalitatea), UNE 19601 (konplimendu penala), IATF 16949 (automozioa), ISO 45001 (laneko segurtasuna eta osasuna), ISO 14001 (ingurumen-zerbitzuak) eta Aukera Berdintasuna (Emakunde).    
Pribatutasun politika Cookien politika