Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
Feb 18

Gorabide, Lantegi Batuak eta BBK erakundeek 18 milioiko gizarte-balioa sortu zuten beren ekintzen bidez 2014 urtean

  • 2007-2014 denboraldian, hiru erakundeen arteko lankidetzak eragindako gizarte-balioa 132,5 milioi eurokoa izan da, %12 Lantegi Batuak eta Gorabidek sortua.
  • Aipatutako hiru erakundeek Bizkaian ekintza komunen bitartez sortzen duten gizarte-balioa aurkeztu dute Lantegi Batuak, Gorabide eta BBK-k, Deusto Business School-eko Jose Luis Retolaza ikertzaileak egindako azterketa batean oinarrituta.Azterketa horretan jasotzen denez, Gorabidek eta Lantegi Batuak-ek 151 milioi euroko gizarte-balio gordina sortu zuten 2014 urtean, horietatik 18 milioi (%12) BBK erakundearekin lankidetzan burututako gizarte ekintzen fruitu izanik.

BBK, Lantegi Batuak eta Gorabideren arteko aliantzak 18 milioi euroko gizarte-balioa eragin zuen Bizkaian 2014 urtean.Hala erakusten du Jose Luis Retolaza Deusto Business School-eko ikertzaileak egindako azterketak, era-kundeen interes-taldeen arteko analisi kualitatiboak eta kuantitatiboak uztartzen dituen metodologia baten bitar-tez.Kantitate horrek Lantegi Batuak eta Gorabidek sortutako gizarte-balio gordin osoaren %12 osatzen du (151 milioi eurokoa izan zen aztertutako azken urtean) eta BBK-k jasotako kantitatea baino 19 aldiz handiagoa da.Azterketa-aldia 2007 urtera zabalduz gero, hiru erakundeen arteko lankidetzak eragindako gizarte-balioa 132,5 milioi eurokoa izatera heltzen da.

Lantegi Batuak eta Gorabidek 2014 urtean sortutako gizarte-balio gordinaren 151 milioi euro horietatik, 76 milioi euro erakundeen jarduerak sortutako administrazioarekiko itzulerari dagozkio, diru-laguntza publiko kontzeptuetan jasotako 42 milioi euroekin alderatuta.2007-2014 denboraldia aztertuz gero, gizarte-balio gordina 1.107 milioi eu-rokoa izan zen, administrazioarekiko itzulera gordina 530 milioi eurokoa izanik.

Moneta-kuantifikazioa

Tradizioz, gizarte-balioaren analisia erakundeen balio ekonomikoa aztertzera mugatu da, balio ekonomikoa sor-tzen duten erakundetzat jotzen direlako eta, ondorioz, horien gizarte-funtzioa bigarren plano batean geratu de-lako.Zentzu horretan, Jose Luis Retolaza ekonomia eta enpresa zientzietako ikertzaileak garatutako metodologia aplikatuz, gizarte izaera duten ekintzen gizarte-balio integratuaren moneta-kuantifikazioa egiteko aukera eskain-tzen da, batez ere, hirugarren sektoreko erakundeei dagokienean.

Erabilitako metodologiak uztartu egiten ditu, alde batetik, erakundeen interes-taldeek jasotako balioaren analisi kualitatiboa (jasotzen duten balioaren aldagaiak identifikatuta) eta, bestetik, inpaktu soziala duen balio ekonomi-koaren, itzulera sozio-ekonomikoaren eta gizarte-balio espezifikoaren analisi kuantitatiboa, sortutako balioa monetizatzea ahalbidetzen duten adierazle eta proxien bitartez (baliorako hurbilketak).

Pribatutasun politika Cookien politika