Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
Oct 07

HAU NIK EGIN DUT!

Lantegi Batuek eta AMASTÉ agentziak adimen-urritasuna duten pertsonek euren esperientziak kontatzeko lehenengo bloga aurkeztu dute, komunikazioaren eta informazioaren teknologien munduan normaltasunez lan egiten duten pertsonak diren heinean.

HAU NIK EGIN DUT! kanpainaren helburua da, adimen urritasuna duten pertsonek lan-esparruan egiten dutena Bizkaiko gizarteari erakustea. Integrazioa, gaitasunak, normalkuntza eta abar transmititu nahi ditu, benetako gizarteratzea lortu nahian, laneko integrazioa baino haratago doan gizarteratzea, alegia.

Horretarako, plataforma moduan erabiliko den blog berria sortu da. Bertan, parte-hartzean oinarritutako komunikazioa erabiliko da, 1. pertsonan, eta protagonisten beraien ikuspegitik. “Argazkian” agertzea ez ezik, komunikazio-prozesu osoaren gaineko ardura hartzea da helburua (edukiak, errealizazioa, aurkezpena…), ahalik eta bitartekaritza onenarekin, betiere. HAIEK TRANSMITITZEN DUTENA TRANSMITITU

Blog hau tailerreko gailu baten bidez garatu da (workshop), teknologia berriak adierazpide gisa presente egongo diren erlazio-inguruneak sortuz; testuinguru horretan tailerrak eurak ere ALFABETATZE MEDIATIKORAKO guneak izango dira, ezintasuna duten pertsonei euren edukiak eta informazioak sortzeko gaitasuna emango dietenak, horrela, KOMUNIKATZEKO TRESNAK ETA ESPAZIO PROPIOAK izan ditzaten.

Hortaz, prozesu hori tailerrak egitean datza, 5 talderekin eta 5 lantegi ezberdinetan: Etxebarri, Gupost, Amorebieta, Plazakola eta Txibila. Zenbait jarduera parte-hartzaileren bitartez, hitza ematen zaie ezintasuna duten pertsonei, lanaren inguruan dituzten esperientziak azaldu/erakutsi ditzaten: Zer egiten duten, zer ekoizpen prozesu jarraitzen duten, euren arteko hartu-emanak, zer den eurentzat lanera joatea, zer motibazio duten eta abar.

Hortik ateratako emaitzak –batez ere bideoak eta argazkiak- www.estolohehechoyo.com gunean esekitzen dituzte eta, aldi berean, gune horrek LANTEGI BATUEN lehenengo 2.0 komunikazio-gune baten prototipo gisa ere balio du.

Hemendik aurrera, beharbada, erronka nagusia ez da izango haiek hitza hartzea, gu geu, ondorio guztiekin, haiei hitza emateko gauza izatea baizik. HAIEK ETA GU BEREIZTUTA EGON EZ GAITEZEN

NONDIK SORTU DA HAU GUZTIA

HAU NEUK EGIN DUT! LANTEGI BATUAK FUNDAZIOA eta AMASTÉren arteko lankidetzaren emaitza da, DISONANCIAS delakoaren testuinguruan, 2007/08 edizioan.

LANTEGI BATUAK FUNDAZIOA

Lantegi Batuak fundazioaren helburua da lan-aukera ahalik eta normalizatuenak sortzea, batez ere Bizkaiko lurraldean, adimen-urritasuna duten pertsonek garapen handiena izan dezaten. Aukera horiek, industria eta zerbitzuen jarduerak sortuz eta kudeatuz egiten ditugu, lanaren bitartez gizarteratzeko ibilbidearen jarraipena ahalbidetuta. Horrek barne hartzen ditu orientazioa eta prestakuntza, bai zentro okupazionaletarako, bai enplegu zentro berezietarako, baita enplegu arrunterako ere. Gaur egun, urritasuna duten 2.400 pertsonatik gora ari dira lanean Lantegi Batuetan Bizkaiko 500 bezerorentzat (enpresak eta erakundeak).

Tailer hauetan parte-hartze eraginkorra izan dute honako hauek: Ainhoa, Aitor, Alex, Belinda, Bittor, David, Elisabeth, Gemma, Heber, Iker, Iratxe, Ivon, Jesús, Jose Luis, Joseba, Jon Porru, Josune, Josetxo “Kevin”, Justo, Manu, María Esther, Marijose, Markel, Miriam, Nico, Pamela, Raquel, Rosana, Sergio eta Susanak; eta koordinazio ardura izan dute Amaia, Begoña, Maite, Marijose eta Oianek.

http://www.lantegi.com

AMASTÉ

Amasté ideia-bulego bat da, bitartekaritza, harremanak eta parte-hartzerako prozesuak nahiz mekanismoak artikulatzen espezializatua, berrikuntza eta garapen soziala, ekonomikoa nahiz politikoa lortzeko sormena eta irudimena sustatzen dituena.

Honako lan-ildo hauek erabiltzen dituzte: partekatzeko komunikazioa, metodologia gehiegirik gabeko aholkularitza, bestearengandik ikastean oinarritutako pedagogia eta talde-garapena, marketinaren gerrila, gain-diseinurik gabeko diseinua, soziologiarik egunerokoena, bere garaiarekin konprometituta dagoen artea eta sormen aplikatua eta I+G+i sozio-kulturalarekin zerikusia duten beste dinamika batzuk.

http://www.amaste.com INFORMAZIO GEHIAGO:

LANTEGI BATUAK FUNDAZIOA Ana Coria, Tel. (+34) 944 535 999, comunicacion@lantegi.com

AMASTÉ Txelu Balboa, Tel. (+34) 944 158 861,

Pribatutasun politika Cookien politika