Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
Feb 13

Iberdrolak, Bizkaiko Aldundiak eta Lantegi Batuak Fundazioak hitzarmen bat izenpetu dute, pertsona ezinduak lan-merkatuan integratzeko

Lan eta Trebakuntzako foru diputatu Eusebio Larrazabalek, Gizarte Ekintzako foru diputatu Jose Mª Aburtok, Iberdrola Fundazioko idazkari nagusi Federico San Sebastiánek eta Lantegi Batuak Fundazioko zuzendari nagusi Jose Mª Francok hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean Bizkaiko Foru Aldundian, Lantegi Batuak, Iberdrola Fundazioa, Iberdrola, S.A., Ormazabal Taldea, Manufacturas Eléctricas, S.A., Schneider Electric Taldea eta Arteche Taldeak elkarrekin lankidetzan aritu daitezen, Bizkaiko Foru Aldundiaren jarraipenarekin, “Garapen eta Berrikuntza Proiektua” delako proiektua gauzatze aldera. Proiektu horren xedea da proiektu oso bat aurrera eramatea, eta horren azken helburua da pertsona ezinduak lan-merkatuan ahalik eta baldintza onenetan sar daitezela erraztea da.

Iberdrola Fundazioak zuzenduko eta koordinatuko du proiektua, eta hura bete dadin 120.000 euro jarriko ditu guztira. Hitzarmen hau izenpetzearekin batera, Lantegi Batuak Fundazioak 50.000 euro jasoko ditu, proiektu hau garatzeak dakartzan gastuen aurrerakin legez. Gaur egun, 400 pertsona ezinduk egiten dute lan ekipamendu elektrikoaren sektorean, eta hitzarmen hau lagungarria zian daiteke kopuru hori handitu eta langileoi egonkortasun handiagoa emateko.

Sinatzaileek gizarte ekintzarekin duten konpromisoa Bizkaiko Foru Aldundiak dituen lehentasunen artean pertsona ezinduei lana ematen dieten irabaziak lortzeko asmorik gabeko erakundeek eskaintzen dituzten lan-baldintzak hobetzearekin lotutako garapena eta ikerketa sustatzea dago.

Iberdrola Fundazioak dituen xedeen artean (estatutuetako 4d art.) gizarte ekintza dago eta, bereziki, pertsona ezinduentzako lanbide heziketa, laneratzea eta enpleguaren sorrera pertsona horientzako lanpostuak sortzea ahalbidetzen badu, eta, azkenik, pertsona horiek lan-merkatuan sartzea lortzen badu.

Lantegi Batuak Fundazioak ederki frogatutako esperientzia dauka bai enpleguko zentro berezien sorrera eta kudeaketari dagokionez, bai eta pertsona ezinduak lan-merkatuan integratzeari dagokionez ere. Lantegi Batuak-ek Bizkaian dituen 19 lan-zentroetan eta zerbitzu-sarean 2.500 pertsonak baino gehiagok egiten dute lan eta horietatik 2.200ek nolabaiteko ezintasuna dute.

Ormazabal Taldea, Manufacturas Eléctricas, S.A. (Schneider Electric Taldea) eta Arteche Taldea haien sektoreetan lider izateko bokazio argia duten enpresak dira, eta prest agertu dira azken helburu gisa pertsona ezinduak laneratzen laguntzea bilatzen duten garapen teknologikoko proiektuetan parte hartzeko.

Pribatutasun politika Cookien politika