Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
Abr 12

Jaio da ForoEca: Laguntzadun enplegu Foroa

Desgaitasunaren esparruko EAEko bederatzi elkarte batu egin dira helburu beraren alde egiteko: laguntzadun enplegua bultzatzeaLaguntzadun enpleguaren alde egiten hasi zirenetik, ForoEca-ko kideek 1.520 lanbideratze ahalbidetu dituzte eta 10.000 prospekzio enpresatan.

Gaur goizean EAEko bederatzi entitate bildu dira Bilboko Alhondigan, ForoEca deituriko laguntzadun enpleguaren inguruko konpromiso-akordioa sinatzeko. Foro honen koordinatzailea EHLABE entitatea da eta Baliabide Zentro Integrala (CIR) deritzon bere proiektuaren baitan kokatzen da, 2007-2013 Europako Gizarte Funtsaren Programa Operatibo barruan dagoena %50ean finantzatuta.

ForoEcaren helburu nagusia laguntzadun enplegua bultzatu eta agerikoa egitea da. Metodologia hau laneko banakako gaikuntza eta trebakuntzan oinarrituta dago, eta, 90eko hamarkadatik hona, ForoEcako kideek horretan lanean dihardute etengabe. Foro honen jaiotzari esker, ordea, entitate partaideek metodologiari bultzada berria ematea espero dute, baita euren arteko sinergiak eraikitzea ere. Horretaz hain, esperientziak partekatzeko ere balioko du Foroak, eta laguntzadun enpleguaren difusiorako zenbait promozio eta komunikazio ekintza ere elkarrekin aurrera eramatea aurreikusten dute entitateek.

EHLABEko presidente den Pablo Nuñezen hitzetan “Harrotzekoa da gaurkoan aurkezten dugun Foroaren jaiotza. Entitate oso ezberdinek bat egin dute bertan, hainbat probintziatakoak eta kolektibo oso ezberdinen alde lan egiten dutenak, baina helburu berberaren aldeko direnak: laguntzadun enplegua sustatzea, eta, beste behin ere, gizarteari frogatzea desgaitasuna duten pertsonek lanerako ahalmena dutela”.

ForoEcaren beste helburuetako batzuk ondorengoak dira: prestakuntzaren eta berrikuntzaren esparruan ekintza berriak sustatzea; kideen arteko metodologiak partekatu eta bateratzea eta guztien artean Administrazio Publikoetan desgaitasuna duten pertsonen lanbideratzea sustatzea.

ForoEcaren beste helburuetako batzuk ondorengoak dira: prestakuntzaren eta berrikuntzaren esparruan ekintza berriak sustatzea; kideen arteko metodologiak partekatu eta bateratzea eta guztien artean Administrazio Publikoetan desgaitasuna duten pertsonen lanbideratzea sustatzea.

ForoEcako kideak ondorengoak dira: : Asafes, Aspasor, Entremanos, Euskal Gorrak, Gureak Taldea, Gureak Araba, Itxaropena, Lanerako-Lantegi Batuak eta Fundación Síndrome Down del País Vasco. Erakunde hauek guztiak adimen- nahiz zentzumen-desgaitasuna duten pertsonen alde lan egiten dute.

ForoEca osatzen duten entitateek ongi baino hobeto dakite zein garrantzitsua den desgaitasuna duten pertsonentzat lan aukerak izatea, euren bizi kalitatea eta autonomia-maila hobetze aldera. Hala, egunetik egunera, laguntzadun enpleguaren bitartez, pertsona horiei merkatu arruntean lanpostu egokia bilatzeko lan egiten dute, eta, horretan hasi zirenetik gaur egun arte, 10.000 prospekzio burutu dituzte enpresatan eta 1.520 lanbideratze.

Lan aukera horietako bakoitzaren atzean lan-talde batek garatzen duen lan zorrotza dago. Merkatuaren prospekzio zehatza egiten da, ondoren lanpostuaren ikerketa, hori beteko duen pertsona egokiaren hautaketa gero, eta azkenik prestakuntza eskaini eta lanpostuaren egokitzapena eta jarraipena burutzen da.

Azken finean, laguntzadun enplegua enpresei laguntzeko erreminta gisa uler daiteke, beren plantilletan desgaitasuna duten pertsonak izan ditzaten bultzatu eta aholkularitza, orientazioa eta jarraipena eskainiko dieten entitate profesionalen laguntza bermatuta izan dezaten.

ForoEcatik, beraz, enpresekin, Administrazio Publikoekin eta gizartearekin orokorrean lan egitea aurreikusten da, Euskadiko desgaitasuna duten pertsonek enplegu-aukera zabalagoak eta hobeak izan ditzaten asmoarekin.

Pribatutasun politika Cookien politika