Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
Mar 08

Lantegi Batuak-ek Berdintasunaren Lorategia ireki du, Emakumeen Nazioarteko Egunean

Lantegi Batuak-ek, UPV/EHUrekin elkarlanean, “Berdintasunaren lorategia” landatu du, Emakumeen Nazioarteko Eguneko aldarrikapen-ekitaldien barruan. Eremu sinboliko hori Leioako Ostalaritza Eskola inguruan kokatuta egongo da eta urritasuna duten Lantegi Batuak Fundazioko langileek parte hartuko dute, berdintzeko* haziak ereinez, UPV/EHUko ikasle batzuekin batera.

Ekintza hori Lantegi Batuak Fundazioaren II Berdintasun Planaren barruan kokatu da. Plan iraunkor horrek genero ikuspegia txertatzen du zeharka erakundearen jardueran eta oinarrizko prozesuetan eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du, Aukerability proiektuaren barruan.

Ekitaldi sinboliko honen oinarria zera da: unibertsitate-esparrua ezagutzaren laborategi gisa eta errespetua, berdintasuna eta aniztasunaren aldeko balioak sustatzeko eremu gisa identifikatzea.

Horregatik, “Lantegi Batuak-en Prestakuntza eta Garapen arloaren bidez, urritasuna duten pertsonak ikusarazi eta haiek protagonismoa har dezaketen espazioak sortzeko asmoz, genero berdintasunaren aldeko jardunaldi hau partekatzea proposatu genion EHUri”.

Beste aitortza batzuen artean, Lantegi Batuak-ek 2011n jaso zuen Gizon eta Emakumeen aukera berdintasunaren aldeko erakundearen bereizgarria, Emakunderen eskutik. Bereizgarri horren bidez, enpresa eta erakundeek gizon eta emakumeen aukera berdintasunaren alde egiten duten lana ikusarazi eta gizarte eta lan arloko ekimen berriak sustatzea da asmoa.

(*) berdindu kontzeptua (gaztelaniaz igualizar), ez dago RAEren hiztegian. Emilio Lledó filosofoak erabiltzen du, berdintasunaren aldeko urratsak ematearen garrantziaz ari denean.

Pribatutasun politika Cookien politika