Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
Nov 14

Lantegi Batuak-ek martxan jarri du, bbk gizarte ekintza-rekin elkarlanean, emakume urrituak lan merkatura sartzea errazteko kanpaina

BALIATUAK” lelopean, emakume urrituen jarduera-tasa handitu nahi dugu.

Emakume urrituen taldeak ehuneko 36ko langabezia-tasa du, eta tasa orokorra ehuneko 6,5ekoa da.**

Bilbo, 2007ko azaroaren 14a– Lantegi Batuak irabazi asmorik gabeko Fundazio pribatua da. Bizkaian lanerako zentro bereziak nahiz okupazio zentroak kudeatu, koordinatu eta sortzeaz arduratzen da. Fundazio horrek sentsibilizazio kanpaina aurkeztu du gaur bertan, BBK Gizarte Ekintza-rekin elkarlanean, eta helburua emakume urrituak lan merkatuan sartzea erraztea da.

Lanerako adinean dauden emakume urrituen taldea 12.000 pertsona baino gehiagokoa da Bizkaian. Bere jarduera-tasa ehuneko 45,7 da. Biztanleen tasa orokorra, berriz, ehuneko 66 da. Langabezia kontuan hartuta, talde horren tasa ehuneko 36 da, ia tasa orokorra baino sei aldiz gehiago. Langabezia ehuneko hori are handiagoa da adimen urritasuna edo gaixotasun mentala duten emakumeengan. Batzuetan, gainera, familiaren gehiegizko babesa dago.

EAEn, Eusko Jaurlaritzak egindako ikerketaren arabera, emakume urrituen ehuneko 24,5ek ez du diru-sarrerarik. Egoera honetan dauden gizonen ehunekoa, berriz, ehuneko 5,6 besterik ez da. Era berean, gizon urrituen ehuneko 36,2k hirugarrenen beharra du. Emakumeen kasuan, ostera, zenbateko hori ehuneko 63,2ra igotzen da.

Beraz, “BALIATUAK” lelopean, Lantegi Batuak-ek gizartea eta enpresak kontzientziatu nahi ditu emakume urrituen lan egiteko indarraz. Horretarako, estereotipo eta aurreiritziak zalantzan jartzen dituen errealitatea erakutsi nahi dute: Hainbat lan eta zerbitzu gauzatzeko kualifikazioa, bai enplegurako zentro berezien sarearen bitartez, bai enpresa arruntetan.

“BALIATUAK” Lantegi Batuak-ek egindako kontzientziazio kanpaina handiago baten barruan dago. Bere mezuak enpresa esparrura eta gizarte osora zuzenduta daude. Betiere, Bizkaiko pertsona urrituen lan aukerak sustatzeko helburuarekin.

Lantegi Batuak eta lan aukerak sortzea Bizkaiko pertsona urrituentzat

Lantegi Batuak-ek euren egituran 2.026 pertsona dauzka. Horien artean, 775 zentro okupazionaletan sartzen dira eta beste 1.251 berriz, enplegu zentro berezietan. 2006. urtean Bizkaian pertsona urrituentzako 87 enplegu sortu dituzte, 25 plaza berri bere zentro okupazionalentzat eta enpresa arruntetan 38 pertsona urritu sartzea ahalbideratu zuen. Lantegi Batuak-en zentroak honako udalerrietan kokatuta daude: Bilbo (3), Etxebarri (3), Loiu (2), Zorrotza, Basauri, Derio, Sestao, Zalla, Erandio, Markina, Amorebieta, Gernika eta Abadiño. Zentro horietatik, bezero diren 500 enpresa baino gehiagori ematen zaie zerbitzua. Batzuk industria sektorekoak dira, adibidez: mekanizatuak, elektronika edo muntaketak. Beste batzuk sektore laguntzailekoak, adibidez: zuzeneko publizitatea, digitalizazioa edo dokumentazioaren suntsiketa egiaztatua. Horrez gain, zentroetatik kanpo, Lantegi Batuak Fundazioak honako kanpo zerbitzuak dauzka: lorazaintza, garbiketa, gasolindegietako langile, enklabe eta abar.

Lantegi Batuak-ek integrazio prozesu osoa garatzen du, fase hauekin:

1- Lan munduan sartzeko orientazioa, Bizkaiko Udaletako gizarte zerbitzuen laguntzaz. 2- Laneratu aurreko prestakuntza, norberaren premien arabera. 3- Ordaindutako okupazioa eta lana, Lantegi Batuaken ekoizpen eta zerbitzu zentroetan. 4 – Laneratzea enpresa arruntetan.

Lanerako Programaren bitartez, Lantegi Batuak Bizkaiko enpresekin jartzen da harremanetan, adimen-urritasuna duten langileak enpresetan sartzeko aukerak bilatzeko. Programa hori doanekoa da eta Europako Gizarte Funtsaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean finantzatzen dute. Programa horretan ondorengoak egiten dira: enpresei aholkatzen zaie urritasuna duten pertsonen kontratazioari buruz, administrazio publikoko laguntzen tramitazioan laguntzen da, bete behar den lanpostuaren azterketa egiten da eta hautagaien aukeraketa, prestakuntza eta segimendua egiten da.

Lan arruntera egokitzeko faseetan, adimen-urritasuna duen pertsona bakoitzak lan-prestatzaile baten laguntza izaten du. Pretatzaile hori gutxika-gutxika, eta pertsonaren arabera, joan egiten da, eta orduan Lanerako programaren azken fasea hasten da. Fase horretan jarraipen bat egiten zaio pertsonari lanpostuan dagoen bitartean.

Kanpainaren laguntzaileak:

  • El Correo
  •  Deia
  •  Empresa XXI
  • Estrategia Empresarial
  • Gestión 2-17
Pribatutasun politika Cookien politika