Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
Abr 23

Lantegi Batuak fundazioak hitzarmen kolektibo berria sinatu du

Hiru urteko indarraldiarekin (2012-2014), soldatan gehikuntzarik aplikatu gabe eta emaitzei lotutako ordainsariarekin.

LANTEGI BATUAK fundazioak hitzarmen kolektibo berria sinatu du Enpresa Batzordean gehiengo sindikala osatzen duten lau sindikatuekin (LAB, UGT eta CCOO).

Urtebete luzez negoziatzen ibili ostean, uztailean hasierako akordio bat lortu zen. Akordio hori berretsi egin du orain langileen batzarrak.

Hitzarmen berriak hiru urteko indarraldia izango du (2012-2014); horrek esan nahi du, laneko egonkortasuna islatzen duen epealdi horri esker Lantegi Batuek 2014ra arteko erronka estrategikoei aurre egin ahalko diela.

Akordio horren bidez, 1.700 langile baino gehiagori eragiten dien itun bat indarrean egotea bermatu nahi da. Langile kopuru horretatik, 1.400ek baino gehiagok urritasunen bat dute. Hitzarmen horretan gizarte hobekuntza batzuk barne hartzen dira, hala nola urritasuna duten pertsonentzako mugagabeko 100 lanpostu sortzea eta txandakako kontratuen programa mantentzea. Horrek aukera emango die 210 pertsona baino gehiagori erretiro partziala hartu ahal izateko, 2019ra arte.

Bestalde, soldaten igoerek ez daukate loturarik KPIrekin; adostutako emaitza eta helburuen betetze-mailarekin daukate lotura. Formula berritzaile horri esker, kolektiboari ordainsari aldakorra eman ahalko zaio. Ordainsari hori soldata osoaren %3 artekoa izan daiteke, baldin eta hitzarmenak indarrean dirauen artean helburu jakin batzuk lortzen badira.

Urteko lanorduak eta malgutasun nahiz erabilgarritasun orduak 1.702an mantendu dira.

LANTEGI BATUAK irabazi asmorik gabeko fundazioa da, eta pertsona urrituentzako ahalik eta lan aukera normalizatuenak sortzea du helburu. 30 urte bete dituenean (1983-2013), industria eta zerbitzuetara zuzenduta dagoen talde solido honek ia 1.000 enpresa nahiz Bizkaiko erakunde publiko ditu bere bezeroen artean; horiei esker, 2.600 lagun baino gehiagori ematen die enplegua, zeinetatik 2.300 urritasunen bat duten. %70ek adimen-urritasuna dute, %25ek urritasun fisikoa edo zentzumenekoa, eta gainerako %5ek, buruko nahasmendua.

Pribatutasun politika Cookien politika