Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
Sep 15

Ramón Bernal, Lantegi Batuakeko zuzendari nagusi berria

Irailetik, Ramón Bernal dugu zuzendari nagusi Lantegi Batuaken, desgaitasuna duten pertsonentzako Bizkaian lan aukerak sortzen dituen irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua.

Ramón Bernalen izendapena Lantegi Batuak Fundazioko Patronatuak berretsi du, eta, horrela, Txema Francoren lekukoa hartu du. Azken horrek, bestalde, ibilbide profesional berriari ekingo dio Gorabideko zuzendari gerente moduan, adimen-desgaitasuna duten pertsonen aldeko Bizkaiko elkartea.

Ramón Bernal Ekonomia zientzietan lizentziatu zen UPV/EHUn, MBA masterra egin zuen Enpresa Institutuan, eta Ekonomia arloko doktoregaia da. Horretaz gain, esperientzia luzea dauka Lantegi Batuaken: 2017tik, Zerbitzu Nagusien Zuzendaritzaren arduraduna izan da, eta, horren aurretik, erakundeko finantza-administrazioko zuzendaria izan zen. Era berean, 2015etik 2021era arte, FUNKOko presidente izan da (Fundazioen Euskal Konfederazioa).

Ramón Bernalen esanetan, “desgaitasuna duten pertsonentzako aukerak sortzea eta lan-eremuan babesa ematea dira Lantegi Batuaken oinarri nagusiak. Bizkaian iraunkortasunaren eta kohesio sozialaren alde egiten jarraituko dugu”. Era berean, zuzendari nagusi berriak ekonomia sozialaren beste erronka batzuk nabarmendu ditu, hala nola “bezeroei konponbide aurreratu berriak eskaintzeko eta prestakuntza eta berrikuntza arloan inbertitzeko beharra, betiere, lehiakortasuna hobetzeko xedez”.

Lantegi Batuakek 1.000 bezerotik gora ditu industria arloko outsorcing eta facility services delakoetan. Kudeaketaren oinarriak pertsonengan zentratutako balioak, iraunkortasuna, berrikuntza, ekintzailetza eta bikaintasuna dira, bai bezeroenganako zerbitzuetan, baita pertsonei babesa emateko zerbitzuetan ere.

Gorabidek sustatutako erakundeak 20 zentro dauzka eta zerbitzu sare zabala eskaintzen du Bizkaian. Zentro horietan, 3.100 pertsona baino gehiago aritzen dira, eta horietatik 2.600ek desgaitasunen bat dute. Bere ibilbidean zehar, Lantegi Batuakek desgaitasuna duten 5.000 pertsona baino gehiagori lagundu die lana aurkitzen.

Pribatutasun politika Cookien politika