Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
Feb 14

Bilbon hiri hostel berri eta irisgarria ireki da, urritasunen bat duten pertsonek kudeatua

Jadanik aste santuko oporretarako gelak erreserbatzeko aukera dago ondoko webgunean: www.bbkbilbaogoodhostel.com

Datorren apirilaren 2an BBK BilbaoGoodHostelek ateak zabalduko ditu. Hiri aterpetxe bat da, urritasunen bat duten pertsonek kudeatua, eta Bilboko zentrotik 5 minutura dago metroz.

BBKBilbaoGoodHostelek gazteei, familiei eta taldeei kalitatezko ostatua eskaintzen die oso prezio onean, instalazio irisgarriekin, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokituta eta zerbitzu eskaintza zabalarekin.

Hostelak 104 plaza ditu, 2, 4, 6, 8 eta 10 oheko 16 gelatan banatuta. Ekipamendu ugari eskaintzen ditu, besteak beste, aparkalekua, garbitegia, Interneta eta WiFia doan, terrazak, jarduera anitzeko aretoa, aisialdirako bi gela, kafetegia eta aterpekideentzako sukaldea. Geletako prezioak, horietako batzuek bainugela barruan dutela, 17,50 eta 22,50 €-ren artean daude (gosaria eta BEZ barne). Jadanik aste santuko oporretarako gelak erreserbatzeko aukera dago ondoko webgunean: www.bbkbilbaogoodhostel.com

BBK-k eta Lantegi Batuak gizarte ekonomiako enpresak garatutako proiektua izanik, BBKBilbaoGoodHostelek bilatzen du turismo egokituaren erreferente europarra izatea, eta horrekin batera turismo eta hotel sektorean urritasunen bat duten pertsonen gizarte eta lan uztarketa.

Ostatu zerbitzuak:

• Harrera 24 orduetan

• Gosaria barne

• Giltza elektronikoak geletan

• Segurtasunezko armairu indibidualak geletan • Aterpekideentzako sukaldea, mikrouhin labe eta hozkailuduna

• Garbitegia (garbigailua, lehorgailua, lisatzeko ohola eta plantxa) • Aisialdi-gelak: TB, DVD, mediateka…

• Internet gunea, ordenagailuak doan erabiltzeko moduan

• WiFia doan eraikin guztian

• Terrazak

• Ile-lehorgailua bainugela guztietan

• Pardelak aldatzekoa solairu guztietan

• Toallak alokatzeko aukera

• Sehaskak alokatzeko aukera

• Jarduera anitzeko gela alokatzeko aukera • Aparkalekua, mugikortasun urriko pertsonentzako plazak eta bizikletak aparkatzeko lekua ditu

• Maletak uzteko kontsigna (taldeentzat doan)

Sukaldaritza zerbitzuak:

• Taldeentzako bazkariak / afariak

• Eramateko piknik-menuak

• Kafetegia: kafea, tea, freskagarriak

• Coffee corner: vending makinez hornitutako gunea

Irisgarritasun unibertsala:

• Gelak

• Bainugela egokituak

• Gune partekatuak

• Taberna/kafetegia

• Seinaleztapen auto-erliebeduna eta braillean hormetan eta lurrean

• Larrialdi sistemak argidun seinaleztapenarekin

• Laguntza teknikoak

Informazioa eta erreserbak:

www.bbkbilbaogoodhostel.com

info@bbkbilbaogoodhostel.com

BBKBilbaoGoodHostel

Miraflores etorbidea 16 48004 Bilbo (Bolueta metroa)

Tel. (0034) 94 4597759

Faxa (0034) 94 4116902

BBKBilbaoGoodHostelBBK Kutxabank-eko gizarte ekintzak utzitako eraikin batean dago eta urritasunen bat duten hamabi lagunentzat sortuko du lana. Hiru milioi euroko inbertsioa izan du proiektuak, eta horietatik 1,6 BBK Solidarioaren gizarte funtsetik etorri dira.

Pribatutasun politika Cookien politika