Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
Abr 27

Bizkaiko enpresen ehuneko 27ak soilik ematen dien lana urritasuna duten pertsonei

Indarreko legeriaren arabera, 50 pertsona edo gehiagoko enpresek urritasuna duten pertsonak izan behar dituzte lantaldean, lantaldearen ehuneko 2a, hain zuzen. Ehuneko 59ak ez du obligazio hori betetzen.

Bizkaiko enpresetako langile urrituen profila hauxe da: gizona, 25 eta 45 urte bitartekoa, mugagabeko kontratuarekin eta kualifikazio txikiko lanarekin.

Lantegi Batuak-ek Bilboko Merkataritza Ganberaren web gune aurkeztu du gaur urritasuna duten pertsonen Bizkaiko kontratazioari buruzko azterketa bat. Urritasuna duen langile baten lekukotasuna entzuteko aukera izango dugu, eta Labin-en web gunea** enpresarena, pertsona horien laneratze arloan konpromiso handienetakoa duen Bizkaiko enpresa.

Bizkaiko enpresetako langile urrituen profila hauxe da: gizona, 25 eta 45 urte bitartekoa, mugagabeko kontratuarekin eta kualifikazio txikiko lanarekin.

Txostena CIDECek egin du, prestakuntza eta gizarte berrikuntza arloan proiektuak garatzen dituen erakundea, eta urritasunaren arloko ikerketetan esperientzia handia daukana.

Azterketa egiteko, lurraldeko 400 enpresa inguruko lagina hartu da oinarritzat, eta enpresa horietan lan egiten duten 300 pertsonaren datuak eman dira. Erabilitako laginak esangura estatistiko nahikoa dauka eta erantzun-tasa altu bat (ehuneko 88), azterketari zehaztasun estatistiko altua ematen diona (ehuneko 5,6ko errore marjinarekin).

Beste aspektu batzuen artean, txostenak aztertzen du lantaldean urritasuna duen langileren bat duten enpresen kopurua, tamaina eta sektorea, legearen betetze-maila (ehuneko 2ko kuota), eta hori bete ezean, enpresek hartutako bestelako neurriak; halaber, enpresek langile horiek kontratatzeko edo ez kontratatzeko erabilitako arrazoiak jasotzen ditu, baita laneratze arloko programen gainean daukaten ezagutza ere.

Enpresetan integratuta dauden urrituei dagokienez, adinaren eta urritasun motaren araberako aldagaiak aztertzen dira, baita dauden kontratu mota desberdinak, prestakuntza mailak eta ibilbide profesionalak ere. Aldagai horietan guztietan aplikatzen da genero ikuspegia; gizon eta emakumeen artean ematen diren desberdintasunetan sakontzeko beharrezkoa.

Azterketaren datu nagusiak

  • Bizkaiko enpresen ehuneko 27,6ak dauka kontratatuta urritasuna duen pertsonaren bat; eta beste ehuneko 72,4ak ez dauka.
  • 50 langile edo gehiagoko enpresen ehuneko 59ak ez du betetzen langileen ehuneko 2a urritasuna duten pertsonak izatearen araua, eta salbuespen kasuetan izan ezik, horrela izan beharko litzateke.
  • Bestelako neurriak hartzen dituzten enpresek, orokorrean, Enplegu Zentro Berezi batekin merkataritza kontratu edo kontratu zibila egiten dute. Hala ere, horretara behartuta dauden enpresen 67,7ak ez du inolako neurririk hartu.
  • Bizkaiko enpresetan dagoen langile urrituaren profila hauxe da: gizona, 25 eta 45 urte bitartekoa (kasuen ehuneko 53an), mugagabeko kontratuarekin (kasuen ehuneko 89an, biztanleria osoaren ehuneko 79tik gorako kuotarekin), eta kualifikazio txikiko lanarekin.
  • Ez dago lotura esanguratsurik enpresaren tamainaren eta kontratatutako pertsona urrituen portzentajearen artean.
  • Jarduera-sektoreen arabera, manufakturazio arloko industria da Bizkaian urritasuna duten pertsona gehien kontratatzen dituena, sortutako enpleguaren ehuneko 25eko kopuruarekin.
  • Lantaldean 50 pertsona edo gehiago dituzten enpresak adimen-urritasuna duten pertsonei lana ematen dieten bakarrak dira.
  • Bizkaian kontratatutako pertsona urrituen ehuneko 61 gizonak dira, eta ehuneko 39 emakumeak (6 puntuko aldea EAEko biztanleria okupatuaren multzoarekiko).

Ondorioak

Azterketaren ondorio nagusia zera da, Bizkaian, EAEn eta Estatu osoan, bide luzea dagoela oraindik egiteko urritasuna duten pertsonak lan merkatura sar daitezen, eta baldintza berberetan egin dezaten. Emakumeen eta adimen-urritasuna edo buruko gaixotasuna duten pertsonen kasuan, laneratzeko zailtasuna are handiagoa da.

Bizkaian lan babestuak duen protagonismoa –azterketan kontuan hartu ez dena- kontuan izan beharreko faktore erabakigarria da. Lurraldeko jarduera ekonomikoan duen presentziarik gabe, urritasuna duten pertsonak enpresetan laneratzeari buruzko datuak okerragoak izango lirateke.

Indarreko legea (LISMI), onartu zenetik 30 urte pasa dira eta oraindik ere, behartzeko eta zigortzeko ahalmen urria dauka. Eta horren ondorioa da oso gutxik betetzen dutela. Bestalde, oraindik kultura integratzaile bat izatetik urrun gaude, eta integrazio-zenbakien zatirik handiena beharrezkotasunaren ondorioa da, eta ez enpresa sarearen konpromiso inklusiboarena.

Laneratzeari buruz dauden programei buruzko zabalkuntza eta informazioan ahalegin handiagoa egiteko beharrizanaz gain, eta enpresek legea betetzearen auziaz gain, inoiz baino beharrezkoagoa da jarduera-ildoak sustatzea, gizarte berrikuntza politika inklusiboak lehiakortasunarekin uztartzen laguntzeko. Zentzu horretan, lehentasunezkoa da gizarte erakunde, enpresa eta administrazioen arteko lankidetza estuagoa. Ehuneko 2ko kuota eta dauden laguntzak

Indarrean dagoen legearen (LISMI) arabera, 50 langiletik gorako enpresek urritasuna duten pertsonak kontratatzeko betebeharra dute, lantaldearen ehuneko 2a, hain zuzen. Betebehar horretatik salbuetsita geratu daitezke 2000ko urtarrilaren 14ko 27/2000 Errege Dekretuan (2000ko urtarrilaren 26ko BOE, 22. zenbakia) jasota dauden neurri alternatiboetakoren bat betetzen duten enpresak. Hala nola, enplegu zentro berezi batekin merkataritza-kontratu edo kontratu zibil bat egitea, edo dohaintzak edo babes ekintzak burutzea, hauek garatzeko:

Urritasuna duten pertsonentzako lanaren sustapena

Bestalde, enpresaburuen ikuspegitik garrantzi berezia dute urritasuna duten pertsonak hartzen dituzten enpresentzako dauden laguntzek eta diru-laguntzek. Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Gizarte Segurantzak eta SPEE-INEMek laguntza handiak ematen dizkiete urritasuna duten langileak aldi baterako edo mugarik gabe kontratatzen dituztenei: fondo galdurako diru-laguntzak, gizarte segurantzako kuoten salbuespen partzialak eta lanposturako egokitzeko diru-laguntzak, betiere maila ezberdinetan, kontratuen iraupena, ordainsaria eta lanpostuaren ezaugarriak kontuan hartuta.

Lanerako Programa

Lantegi Batuak-ek garatutako Lanerako Bizkaiko enpresetan urritasuna duten pertsonen prestakuntza eta laneratzea bideratzeko programa nagusia da. 1995ean sortu zenetik, hari esker adimen-urritasuna duten 200 pertsona baino gehiago hasi dira lanean Bizkaiko 130 enpresatan, enplegu finkoaren aldeko apustu irmoa eginez. Horrela, indarrean dauden ehun kontratutik 78 mugagabekoak dira, eta ehuneko 16, enplegua sustatzeko enplegu iraunkorrak.

Lanerako doako programa bat da eta Europako Gizarte Fondoak, Eusko Jaurlaritzak eta Iberdrola Fundazioak finantzatzen dute. Programa horrek hainbat arlotan laguntzen du: enpresari aholkularitza ematen dio adimen-urritasuna duten pertsonak kontratatzeari buruz, administrazio publikoan laguntzak tramitatzea errazten du, bete beharreko lanpostua aztertzen du eta hautagaiak aukeratu eta langilearen prestakuntza eta jarraipena egiten du. 17 urte hauetan, 2.900 enpresa baino gehiago bisitatu eta aholku eman zaie.

CIDECek Lanerakoren inguruan egin zuen azterketa bat orain dela gutxi. Programa horren bidez Bizkaiko enpresetan lan egiten duten adimen-urritasuna duten pertsonen asebetetze-maila neurtzen zuen. Pertsonen ehuneko 84,3ak pozik zegoela adierazi zuen. Enpresei dagokienez, ehuneko 87,5ak adierazi zuen pozik zegoela lantaldean integratuta zeuden adimen urriko pertsonek egindako lanarekin.

Lanerako atarian Bizkaiko enpresetako praktika onak eta horietan lan egiten duten langile urrituen esperientzia eta lekukotasunak partekatzen dira. Gainera, kontratazioan laguntzeko dauden programei buruzko informazio eguneratua dago, eta urritasuna duten pertsonen gizarteratze eta laneratzeari buruzko blog bat.

Pribatutasun politika Cookien politika