Enpresentzako

kontratazio arduratsua

KONTRATAZIO ARLOKO AHOLKULARITZA

DESGAITASUNA DUTEN PERTSONAK ENPRESETAN LANERATZEKO BIDE-LAGUNTZA INTEGRALA

Desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko interesa duten enpresentzako doako baliabideak eskaintzen ditugu.

Aholkularitza

Desgaitasunari buruzko Lege Orokorrari (antzinako LISMI) eta desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko laguntzei buruzko informazioa ematen dugu.

Analisia

Desgaitasuna duten pertsonek lan egin dezaketen postuak identifikatzen ditugu eta lanpostu horien baldintzen analisia egiten dugu.

Hautaketa eta prestakuntza

Lanpostu bakoitzerako profil egokiena duen pertsona bilatu eta prestakuntza ematen diogu, bere lana behar den moduan egin ahal izateko.

Jarraipena

Kontratatutako pertsonarekin etengabeko harremana mantentzen dugu, behar dituzten babesak eskaintzeko.

Horretarako, Lagundutako Enplegurako metodologian aditua den talde espezialista behar dugu: Enpresentzeko informazioa eta aholkularitza, hautaketa eta prestakuntza, pertsonei eta enpresei bide-laguntza emanez, kontratuak irauten duen denbora osoan.

Zeintzuk dira bestelako neurriak?

Zeintzuk dira bestelako neurriak?

Zuzeneko kontratazioaren bidez legea bete ezin duten enpresek, salbuespen ziurtagiria eskuratuta, bestelako neurri batzuen bidez bete dezakete Desgaitasunari buruzko Lege Orokorra.

Zein kasutan egon daiteke salbuespena?

Zein kasutan egon daiteke salbuespena?

Lan-eskaintza estaltzeko desgaitasuna duten enplegu-eskatzailea nahikorik ez dagoenean. Era berean, desgaitasuna duten pertsonak enpresa zehatz batean laneratzeko produkzio edo antolakuntza arrazoiak edo arrazoi ekonomikoak egon daitezke.

Zertan datza lagundutako enpleguaren inguruko programa?

Zertan datza lagundutako enpleguaren inguruko programa?

Enpresei aholkularitza ematen dien doako zerbitzua da. Hautaketa prozesuaz, desgaitasuna duen pertsonaren prestakuntzaz eta jarraipen osoaz arduratzen da.

LAN EGIN LANTEGI BATUAK-EN

Azitain Marcaida Legarreta Etxebarria

Saltzaile eta Apal-hornitzailea

“Talde bat gara eta lana denon artean egiten dugu. Ordutegia ona da, lana entretenigarria da, eta egunero ditut egiteko desberdinak. Gauzak ondo egin nahi ditut; horrela, nire moduko beste pertsona batek ere izan dezake hemen lan egiteko aukera.”

Álvaro García Campuzano

Garbitzailea

“Garbiketa-enpresa batean lan egiten dut. Hipermerkatu bat garbitzen dugu. Gustuko dut lana. Positiboa iruditzen zait lan-prestatzaile bat edukitzea; izan ere, laneko aspektu guztietan ematen dit aholkua: lana bera, kideak, enpresa, eta abar.”

Mari Mar García

Harreragilea eta Telefonista

“Talde bat gara eta lana denon artean egiten dugu. Ordutegia ona da, lana entretenigarria da, eta egunero ditut egiteko desberdinak. Gauzak ondo egin nahi ditut; horrela, nire moduko beste pertsona batek ere izan dezake aukera hemen lan egiteko.”

ESKATU AHOLKUA, KONPROMISORIK GABE

Izena*
Enpresa*
E-posta*
Telefonoa
Mezua

DAGOENEKO PROBATU DUTEN ENPRESAK