Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
Ene 10

Lantegi Batuak-ek Dokudea sortu du, dokumentuak bikaintasunean kudeatzeko zentro aitzindaria

Unitate berean hainbat zerbitzu biltzen ditu: aholkularitza, digitalizazioa, dokumentuen kudeaketa eta dokumentu konfidentzialen suntsiketa.

Zentro hori Getxon kokatuko da, 2011. urtearen azken aldera, 3,6 milioi euroko inbertsioa egin ostean.

2011ko urtarrilaren 10a. – Lantegi Batuak-ek– Bizkaian urritasunen bat duten pertsonei lan-aukerak sortzea helburu duen irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuak- dokumentuak kudeatzeko dituen zerbitzu guztiak Dokudea-n bildu ditu. Bikaintasunera bideraturiko zentro aitzindari horretan, dokumentuak kudeatzeko balio erantsidun konponbideak eskainiko zaizkie enpresei nahiz erakundeei, modu eraginkor, seguru, legezko eta konfidentzialean.

Hori horrela, Dokudeak www.dokudea.com ziklo osoa eta dagozkion egiaztagiriak eskaintzen ditu, hau da, dokumentuak jasotzea, digitalizatzea eta suntsitzea; betiere, bezeroari kalitate eta segurtasun osoa eskainiz prozesu osoan zehar. Era berean, dokumentuak zaindu eta kontsultatzeko zerbitzu osagarriak ere eskaintzen ditu.

Datuak Babesteko Legeak batetik, eta lehiakortasun desleialak edo espioitza industrialak bestetik, kontzientzia-hartze handiagoa eragin du enpresa eta herri erakundeetan, sortzen duten dokumentazio konfidentziala edo sentikorra eraginkortasunez eta segurtasunez ezabatu beharraz.

Zentzu horretan, Dokudeak digitalizatu edo/eta suntsitzen dituen dokumentu tipologiak honako hauek dira: agiri administratiboak eta juridikoak, dokumentu teknikoak, dokumentu konfidentzialak edo/eta pertsonalak, indarraldia bukatu zaien fitxategi pasibo edo/eta historikoak, bestelako agiriak, etab.

Dokudeak, une honetan, 40 proiektutik gora ditu esku artean, era guztietako bezeroentzat, hala instituzionalak, nola pribatuak. Zentroan lanean dauden 28 lagunetik 21ek urritasunen bat dute.

Kokaleku berria Getxon.

  1. urtearen azken aldera Dokudeak zentro berria inauguratuko du Getxon (Udalak lagatako lursail batean). 40 lanpostu sortuko dituela aurreikusi da, horietatik 30 urritasunen bat duten pertsonentzat.Proiektuak BBKren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du, eta 3,6 milioi euroko inbertsioa ekarriko du. Zentro berri horretan bilduko dira egun Dokudeak garatzen dituen dokumentu-kudeaketa guztiak. Horiei, ordea, beste zerbitzu berritzaile batzuk gehituko zaizkie, teknologia berriekin lotuta betiere. Ondorioz, sektoreko erreferente teknologiko bilakatuko da.

    Lantegi Batuak zerbitzuen sektorean.

    Lantegi Batuak irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta bertan, urritasuna duten 2.300 pertsona baino gehiagok egiten dute lan. Horietatik %70ek adimen urritasuna dute, %25ek urritasun fisikoa edo zentzumenezkoa, eta %5ek buruko gaixotasunen bat.

    Lantegi Batuak-ek industria sektorean ez ezik, zerbitzu sektorean ere badu presentzia, eta lorezaintza, garbiketa, esternalizazio eta zuzeneko publizitate jarduerak gauzatzen dituzte, baita proiektu berritzaileak sustatu ere; esaterako, Etxejan (adineko pertsonentzako etxez etxeko janari-zerbitzua), Laguntek (laguntza teknikorako produktuen alokairua), Dokudea (dokumentuen kudeaketa bikainerako zentro aitzindaria) edo BBK Bilbao Good Hostel (gazteentzako Europako lehen hiri-aterpetxea, urritasunen bat duten pertsonek kudeatzen dutena).

Pribatutasun politika Cookien politika