Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
Jul 16

Lantegi Batuak-ek 130 lanpostu berri sortu nahi ditu urritasuna duten pertsonentzat

Erakundeak kanpaina berri bat abiarazi du Bizkaian: “Corta con tu discapacidad / Eten zure urritasuna”

Lantegi Batuak irabazi asmorik gabeko erakundeak urritasuna duten pertsonentzako lan aukerak sortzen ditu Bizkaian. Gaur kanpaina berri bat aurkeztu dute: “Corta con tu discapacidad” / “Eten zure urritasuna”. Ekimen horren helburua urritasuna duten pertsonen laneratzea eta garapen profesionala dinamizatu eta erraztea da.

2015-2017 Plan Estrategikoaren barruan, Lantegi Batuak-ek bere betiko helburu nagusiak mantentzen ditu: lan aukera berriak sortzea, lehiakortasuna hobetzea eta urritasuna duten pertsonen garapen sozial eta laborala sustatzea.

Horrela, eta lan aukerei dagokienez, Lantegi Batuak-en aurreikuspena da datozen hiru urteetan 130 lanpostu berri sortzea eta Bizkaian dituzten zentroetan zerbitzu okupazionala egiteko itxaron-zerrendak orain arte bezala mantentzea, egunean.

Horrela izanik, eta 2017ra arteko aurreikuspenei 2012-2014 aldian sortutako enplegua gehituz (191 lanpostu), Lantegi Batuak-ek 6 urtetan lortutakoa –egoera ekonomiko zaileko garaiak- hau izango litzateke: 321 lanpostu berri Bizkaian urritasuna duten pertsonentzat.

Emaitza horiek lortzeko funtsezkoa izan da erakundeak abian jarritako dibertsifikazio-estrategia. Jarduera horretan gero eta pisu handiagoa dauka zerbitzuen arloak. Era berean, Lantegi Batuak-ek bere presentzia areagotu du Bizkaiko eskualdeetan, eta gaur egun ia lurralde osoan dago.

Lantegi Batuak-ek hainbat egiteko burutzen ditu bere 25 zentro eta zerbitzu sare zabalaren bidez; industria arloa hartzen dute (mekanizatuak eta muntaketa, elektronika, soldadura, logistika eta abar), baita zerbitzuak ere (garbiketa, lorezaintza, ostalaritza, dokumentuen kudeaketa eta digitalizazioa eta gutunak postontzietan uztea, beste jarduera batzuen artean).

“Corta con tu discapacidad” / “Eten zure urritasuna” kanpaina urrira arte luzatuko da eta Lantegi Batuak-en Laneko Orientazio Zerbitzuak koordinatuko du (94-4535999 / info@lantegi.com / www.lantegi.com).

Lantegi Batuak irabazi asmorik gabeko erakundea da eta urritasuna duten pertsonentzako lan aukerak sortzen dituzte. Gorabidek sortutakoa da, adimen-urritasuna duten pertsonen alde lan egiten duen Bizkaiko erakundea.

Lantegi Batuak-ek 2.800 pertsona baino gehiagori ematen die lana. Horietatik 2.500ek urritasunen bat dute. Kasuen %63an adimen-urritasuna da, %31n urritasun fisikoak edo zentzumenekoak eta gainerako %6a buruko nahasmendua duten pertsonak dira.

Bere ibilbidean Lantegi Batuak-ek urritasuna duten 5.000 pertsona baino gehiagorentzat sortu ditu lan aukerak eta urritasuna duten beste 250 pertsonari beste enpresa batzuetan lana lortzen lagundu die.

Lantegi Batuak-en kudeaketaren oinarria pertsonetan zentratutako balioak, iraunkortasuna eta bikaintasuna dira, bai bezeroenganako zerbitzuetan, bai pertsonei babesa emateko zerbitzuetan. Kalitate ziurtagiriak ditu, hala nola Kudeaketaren Bikaintasun arloko Zilarrezko Q, ISO 9000 (kalitatea), OSHAS 18000 (laneko segurtasuna eta osasuna), ISO 14000 (ingurumen zerbitzuak), ISO TS 16949 (automozioa), eta Aukera Berdintasuna (Emakunde), beste batzuen artean.

Pribatutasun politika Cookien politika