Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
Dic 17

Lantegi Batuak-ek urrezko Q lortu du kudeaketa bikaintasunean

Sari hori eskuratu duen lehenengo Gizarte Enpresa da, bai eta Euskadi mailan ziurtagiri hori lortu duen lehen lorezaintza eta garbiketa enpresa ere.

2010eko abenduaren 17 – Lantegi Batuak-ek urrezko Q jaso du, Euskalit Bikaintasunaren Euskal Fundazioaren eskutik. Ziurtagiri horren bidez, Eusko Jaurlaritzak EFQM Enpresa Kudeaketako Bikaintasun Ereduaren betetze-maila saritzen du. Kudeaketa arloan hobekuntza eta berrikuntza sustatzea du helburu, bai eta gizartearen esparru guztietan erabateko kalitatea sustatzea ere.

Besteak beste, honako ezaugarriak direla-eta egin zaio aintzatespen hori Lantegi Batuak-i; “Barne bezeroei balio erantsia emateko joera, gizarte eta laneko garapenaren ikuspegien bidez; eta lanerako aukerak sortzea, horrek dakarren zerbitzu-hedapenarekin, gizakia baloratzea eta arreta pertsonala mantentzea ahalbideratzen duelarik” Euskalitek, era berean, oso modu positiboan baloratu du “lankidetzak garatzea, balio-ekarpen desberdinak sortzen dituzten harreman-sare zabalak hedatzeko laguntza, ezagutza eta esperientziak partekatzeko aukera, eta hirugarrenekin lankidetzak eratzeko malgutasuna”.

Lantegi Batuak irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta bertan, urritasuna duten 2.300 pertsona baino gehiagok egiten dute lan. Horietatik %70ek adimen urritasuna dute, %25ek urritasun fisikoa edo zentzumenezkoa, eta %5ek buruko gaixotasunen bat.

Bizkaian 20 zentro kudeatzen ditugu: Bilbao, Etxebarri, Loiu, Derio, Abadiño, Sondika, Basauri, Sestao, Zalla, Erandio, Markina, Amorebieta eta Gernika; eta horien bidez industria arloko hornikuntza eskaintzen zaie mekanizatu, elektronika edota muntaiak bezalako sektoreei, eta horien laguntzaileei.

Zerbitzuen sektorean, bestalde, Lantegi Batuak-ek lorezaintza, garbiketa, esternalizazio eta zuzeneko publizitate jarduerak gauzatzeaz gain, proiektu berritzaileak ere sustatzen ditu, hala nola, Etxejan (adineko pertsonentzako etxez etxeko janari-zerbitzua), Laguntek (laguntza teknikorako produktuen alokairua), Dokudea (dokumentuen kudeaketa bikainerako zentro aitzindaria) edo BBK Good Hostel Bilbao (Europako lehen gazteentzako hiri-aterpetxea, urritasunen bat duten pertsonek kudeatzen dutena).

Iaz, Lantegi Batuak-ek urritasuna duten pertsonen artean (lan-merkatuan sartzeko zailtasun handiak dituen kolektiboa da; langabezia-tasa %30etik gorakoa da Bizkaian) 48 lanpostu berri sortu zituen. Gainera, Lanerako programaren bitartez, urritasuna duten beste 24 laguni enpresa arruntean lan egiteko aukera eman zien.

Pribatutasun politika Cookien politika