Electronika
Elektronika
ELEKTRONIKA ARLOKO KONPONBIDEAK NEURRIRA EGITEN DITUGU
Zirkuitu elektronikoen inguruko aholkularitza, diseinua, produkzioa eta muntaketa.
Ekipamendu elektronikoen diseinua, produkzioa, muntaketa eta horren inguruko aholkularitza osoa emateko zerbitzua eskaintzen dugu. Serie ertain edo luzeen fabrikazioan eta prototipoetan esperientzia zabala dugu. Materialaren erosketa kudeatzeko aholkularitza emango dizugu.
Industria arloan kide izango gaituzu; malgutasuna eta produkzio-gaitasun handia dira gure ezaugarrietako batzuk: Osagai eta prozesuei dagokien trazabilitatea bermatzen dugu.
Gainera, gure instalazioek deskarga elektrostatikoen aurkako ESD araudia betetzen dute, baita ROHS araudia ere.
Gure zerbitzuak
- MSL armairuak (tenperatura eta hezetasuna kontrolatzeko)
- Serigrafia automatikoa
- Pick & Place (BGA ́s, QFN ́s, 01005, eta abar)
- Errefusio labea
- Txartelen ikuskaritza taldeak (AOI 3D, X izpiak, SPI)
- OLA bidezko soldadura eta selektiboa
- Tropikalizatua
- Ekipoetako txartel elektronikoen mihiztadura.
- Trazabilitate integralaren sistema: Osagaiak eta prozesua. PCB laser markaketa, QR kodea.
BALI SOZIAL ERANTSIA
Gure bezeroan lehiakortasuna hobetzen laguntzen dugu, garatzen ditugun konponbide eta zerbitzuen balio sozial erantsiaren bidez.
Deskargatu gure katalogoa
Enpresa eta administrazio publikoentzako dugun zerbitzu eskaintza aurkituko duzu.
Katalogoa deskargatuMALGUTASUNA
Zure balio-kate osorako konponbide espezifikoen bidez lagundu nahi dizugu, eskaintza malgua eta egokitua eginez.