Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
Oct 05

Eurest Euskadi eta Lantegi Batuak-ek sukaldaritza proiektu berri bat jarri dute martxan Derion

Proiektu bietarako 4,3 milioiko inbertsioa egin da. 36 lanpostu sortuko dira, horietatik 20 urritasuna duten pertsonentzat. Beren egitekoa egunean 4.000 menu ere egitea izango da, gizarte eta osasun sektorerako.

Compass Group taldeko Eurest Euskadi-k eta Lantegi Batuak-ek, enplegu babestuaren arloko Bizkaiko erakunderik handiena, 4,3 milioi euro inbertitu dituzte bi sukaldaritza-proiektu handitan. Derion egin dute, lehenengo konpainiak egoitza nagusia daukan udalerrian, eta 36 lanpostu sortuko dira. Inbertsio horren %80 Compass Group taldeak egin du. Horrela, duela 25 urte Euskadiren alde hartutako apustua berresten duela erakutsi du.

Enpresa-proiektu bien aurkezpena Derion izan da gaur. Ekitaldian honakoek hartu dute parte: Angel Toña, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako sailburua; Isabel Sánchez Robles, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Diputatua eta Eurest Euskadiko zuzendaritzako kideak, Lourdes Alonso presidentea buru; Lantegi Batuak-en izenean, Hugo Baroja presidentea eta Txema Franco zuzendaria izan dira, beste batzuen artean.

Eurest Euskadiren lehenengo proiektuak sukalde zentralak eta I+G+b zentro bat hartzen ditu barne; aldiz, bigarrenak, Lantegi Batuak-ekin batera, enpresa-ekimen berritzaile bat martxan jartzea de helburu, Euskadiko osasun eta gizarte sektoreen elikadura-beharrizanak asetzeko. Gainera, urritasuna duten pertsonen laneratzea sustatzeko bokazio argiarekin.

Sukalde zentralak eta I+G+b zentro bat

Eurest Euskadi-ren sukalde zentral berriak bereziki diseinatuta daude eskolei zerbitzua emateko eta I+G+b zentrorako hiru milioi euroko inbertsioa egin da. Laborategi berria AZTI-Tecnaliarekin egindako lankidetza-hitzarmenaren barruan sartzen da. AZTI-Tecnalia elikaduraren arloko teknologia zentroa da eta haien arteko lankidetza-hitzarmenari esker, elikaduraren arloan ikertzeko aukera erraztu egin da. Eurest Euskadi-ren aurreikuspenen arabera, sukalde zentraletan 19.000 menu inguru egingo dira egunean, Euskadin arreta ematen duen ikastetxeetarako. Aurreikusi da 16 lanpostu berri sortuko direla.

Sukaldaritza proiektu soziala

Lantegi Batuak Derioko sukaldeez arduratuko da, horietan 1,3 milioi euroko inbertsioa egin ondoren (horietatik 300.000 euro Eurest Euskadik eman ditu), aipatutako sukaldaritza eta gizarte zerbitzuei arreta emateko. Proiektuak urritasuna duten pertsonentzako 20 lanpostu sortuko ditu, hasiera batean, eta 1.100 metro koadroko lantokia izango du.

Akordio horren arabera, Eurest Euskadi eta Lantegi Batuak-ek beren gaitasun, indarrak eta ekimenak elkartu dituzte sukaldaritza arloko zerbitzua sozial, sentikor eta espezializatua behar duten sektore eta taldeei zuzendutako proiektu batean (eguneko zentroak, egoitzak, zentro okupazionalak, klinikak, ospitaleak eta etxez etxeko janaria). Lourdes Alonsok bere poza adierazi du Eurest Euskadi-ren izenean, akordio honengatik. Bere esanetan: “osasun eta gizarte sektoreak sentsibilitate eta eskakizun handikoak dira, eta horiei zerbitzua emateaz gain, gure gizarte erantzukizunarekiko konpromisoa sendotu dugu, Bizkaian lan babestuko lanpostuak sortu eta mantentzen”. Zentzu horretan, Eurest Euskadi-ko presidenteak nabarmendu du gaur arte ekimen honetan lan egiteko hautatutako Lantegi Batuak-eko langileen gaitasun eta motibazio handia.

Bestalde, Txema Francok esan du proiektu hau aukera laneratzeko aukera ona dela Lantegi Batuak-eko pertsona askorentzat; eta horri esker garapen pertsonal handiagoa eta bizi-kalitate hobea lortuko dute; horiek baitira, azkenean, erakundearen helburuak.

Ekimen honen bidez tokiko produktuen erabilera sustatuko da produkzio hotz eta beroaren linea bietan. Guztira, instalazioak egunean 4.000 bazkari ere egiteko prestatuta daude.

Lantegi Batuak-eko langileek mota guztietako janaria prestatuko dute. Menu aukera zabala dago, dieta ezberdinen arabera dagozkien aldaketekin. Eurest Euskadi-ren Elikadura eta Dietetika Zerbitzuaren elikagai-diseinuak aplikatuko dira proiektuan, dieta mediterraneoaren ereduetan oinarrituta eta produktu ekologiko eta gertukoei lehentasuna emanez. Eurest Euskadik I+G+b arloan egindako aurrerapenak ere hor izango dira, batez ere elikadura aldetik, produktu berrien aldeko apustua egin baitute: hobetuak, osasungarriagoak eta tokiko produktuen erabilera handiagoa sustatzen dutenak.

Zentzu horretan, Eurest Euskadik lankidetza-akordio estrategiko bat sinatu du AZTI-Tecnaliarekin. Elikadura arloko berrikuntzan aditua den zentro teknologikoa da eta elkarrekin elikagai berri horien ikerketa eta garapenean lan egingo dute. AZTI-Tecnalia enpresarekin akordio estrategiko hori ondo doala ikusita, Eurest Colectividades, enpresaren gune nagusiak Euskadiren aldeko apustua egin du bere I+G jarduera burutzeko.

Pribatutasun politika Cookien politika