ETXEZ ETXEKO OTORDUAK

ETXEZ ETXEKO OTORDUAK

ETXEZ ETXEKO OTORDUETARAKO NEURRIRAKO ZERBITZUAK

Pertsona nagusientzako eta mendekotasuna duten pertsonentzako etxez etxeko otordu zerbitzuaren bidez, partikular, egoitza eta gizarte zerbitzuen beharrizanak estaltzen ditugu.

Egokitutako menu bakoitzaren egokitasuna bermatzen dugu, berotzeko prest dauden banakako errazioen bidez.

  • Malgutasuna: Bazkaria, afaria edo biak aukera daitezke, egon solteetarako zein aste osoetarako.
  • Erosotasuna: Errazio bakoitza errazio bakarreko ontzietan dago, hozkailuan gorde daitezke eta erraz erabiltzen dira.
  • Segurtasuna: Elikadura, manipulazio zein higieneari dagokionez, segurtasun kontrol-zorrotzak aplikatzen dira jatekoaren lanketa prozesuan.

Gure zerbitzuan ahalik eta kalitate handiena lortzeko asmoz, dietista talde bat daukagu menuak diseinatu eta jarraipena egiteko. Pertsona nagusien elikadura beharrizanak bermatzeko nutrizio eta oreka aspektuak zaintzen dira, bereziki.

EMAN ZURE KASUAREN BERRI ETA HITZ EGINGO DUGU


MENU EGOKITUAK

Gure menuak pertsonen nutrizio-beharrizanetara egokitzen dira: Koipe eta gatz gutxi, elikagai xehatuak, eta abar.

HILEAN 6.000 MENUTIK GORA BANATZEN DITUGU BIZKAIAN

Pertsonen eta beren familien lasaitasuna eta autonomia dira gure xede nagusiak, atsedenerako denbora gehiago eduki eta sukaldeko arriskuak murrizteko.

ZERGATIK IZAN KONFIANTZA LANTEGI BATUAK ERAKUNDEARENGAN?

Esperientzia

Esperientzia

Zerbitzu integrala

Zerbitzu integrala

Malgutasuna

Malgutasuna

Lehiakortasuna

Lehiakortasuna

Kalitatea

Kalitatea

Teknologia

Teknologia

ZERBITZU OSAGARRIAK

Neurrira egindako konponbide integralak diseinatzen ditugu mota guztietako eremuetan, zure beharrizanetara egokituz. Zerbitzua osatzeko, gure arlo osagarriak erabil ditzakezu.